kortxoenea.com - Kortxoenea gaztetxea

Example domain paragraphs

Efemerideak gugan zauriak direlako. Hala kantatu zigun Anarik, joan den urteko urrian Kortxoenean eman zuen kontzertuan. Bai, gaurkoan bederen, efemeridea zauriak dira guretzako. Izan ere, urteurren ilun bat datorkigu gainera. Azaroaren 3an urte bat beteko da eraikuntza enpresaren soldatapeko kaputxadun mertzenarioek Kortxoenea bortizkeriaz hustu eta eraitsi zutenetik.

Orain, urtebeteko perspektibarekin argiago ikusi dugu ze paper jokatu zuen Donostiako Udal Gobernuak afera honetan.

Udal gobernuak behin eta berriro “pribatuen arteko gatazka� gisa kokatu zuen arazoa. Jasan genuen legez kanpoko desalojoaren inguruan ezer etzekiela esan zuen, baina hara ze kasualitatea! Epaiketako paperak begiratuta, desalojoan Ertzaintzak identifikatu zituen pertsonen artean udaletxeko teknikari bat azaltzen dela ikusi dugu. Gertatutakoak gertatuta, jakina den moduan Udal Gobernuarekin Zemoria eraikinaren inguruko proposamena lantzen aritu ginen, hitzez alternatibak bilatzeko borondatea adierazi zute

Links to kortxoenea.com (1)