izaroblog.github.io - 👋 Ongi etorria | Izaro Blog

Description: Izaro + Blog

Example domain paragraphs

About About me Blog archive 👋 Ongi etorria Ongi etorria IzaroBlog-era! Bienvenidas a Izaroblog! Interneteko lekutxo honetan nire idatziak aurki ditzakezu, espero dut gustokoak izatea! Aquí podéis encontrar mis escritos, espero que os gusten!

Auzoko plazan, haurrak jolasean. Bere garaian, ikastola berean ikasitako ezagun bat hurbiltzen zait, berriketan hasten gara. Euskaraz. Gure haurrekin bezala. Giro euskaldunean . Gure alaba eskola publikora daramagu, eta ezaguna, datorren urteari begira, bere semea non sartu pentsatzen ari da. Galdera mordoxka egin eta gero, bere iritzia emateko aukera ere badu.

Donella Meadows ingurumen-zientzialariak eta bere taldeak “Hazkundearen mugak” txosten famatua idatzi zuten 1972an, hazkundeak zituen muga garrantzitsuenak aipatuz (Meadows et al., 1972). Hogeita hamar urte geroago txostena berrikusi eta liburu berri bat argitaratu zuten, non argi uzten zuten berriro ere mugak gaindituz goazela eta kolapsoaren bidea hartu dugula: baliabide gero eta gutxiago dugu eskura, eta aldiz populazio, kontsumo eta kutsadura geroz eta gehiago (Meadows et al., 2006).