mintzoak.eus - Mintzoak - Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria

Description: Ipar Euskal Herriko ahozko memoriaren ataria

Example domain paragraphs

Laborantzak betidanik leku eta eragin handia ukan du Ipar Euskal Herriko ekonomian eta orohar gizartean. Daramagun ELEKETA ahozko memoriaren bilketaren karietara gai nagusi honetaz hainbat lekukotasun grabatuak izan dira, lurraldeko eskualde desberdinetan. Bilketa horren lagin bat apailatu dugu pasarte hautaketa bat eginez.

1837 eta 1971 artean feldespatoaren edo harri xuriaren meategien ustiapenak leku handia ukan du Lapurdiko Luhusoko herriaren bizian. 1950-1980ko hamarkadeetako tokian-tokiko giroa aipatzen duten lekukotasun-zatiak erreportaje batean bildu ditugu.

2023ko irailaren 9tik azaroaren 4a arte  "Eleketa, Xiberoako ahozko oroimenak"  erakusketa Maule-Lextarren egonen da ikusgai. Euskal kultur erakundeak ekoiztu instalazio multimedia eta interaktibo honetan Zuberoako 65 lekukok beren bizipenen eta oroimenen berri emanen digute.

Links to mintzoak.eus (9)