komikipedia.eus - komikipedia

Example domain paragraphs

Komikien bidez adierazten diren sortzaile ugari daude gure herrian, eta ez dira gutxi euskaraz aritzen direnak; era berean, azken urteotan beste hizkuntzetan sortutako komikiak euskarara itzultzeko joera indartu da. Euskaraz komikien alorrean dagoen eskaintza hori guztia ezagutarazteko asmoa du Komikipediak.

Urte bakoitzeko komiki uzta ezagutu nahi duenak ezin du soilik albumetara mugatu: euskarazko komikigintza prentsa eta aldizkarietan bizi bizi dago (urtean lau aldiz kaleratzen den Xabiroi aldizkaria da adibiderik garbiena) eta baita interneten ere, eta H28 ren "berpizkundea" da adibiderik argiena eta paperaz haratago autore ugari sarean partekatzen ari baitira beraien lanak; badira ere orrialde kopuru murritzeko komikilan ederrak, jardunaldiak,hitzaldiak, komiki eta marrazkien zuzeneko sorkuntza ekimenak, e

Urteroko paperezko komiki albumaren euskarri fisikoa da Komikipediaren ardatza , pentsatzen baitugu oraindik ere papera dela komikigile, argitaletxe eta autoeditore, liburudenda eta komikizaleak lotzen dituen zaindu beharreko marra fina. Dena den, Euskarri digitalean eskuragarri dauden komikien zerrenda bat osatzen ari gara ere .