ganbara.eus - Hasiera -Euskarazko zinearen gordailua-Euskarazko zinearen gordailua

Example domain paragraphs

Euskal zinemaren, eta batez ere, euskarazko bikoizketaren figura garrantzitsuenetakoa izan den Jose Luis Rubio ikus-entzunezkoen ekoizlea hil da, gaixotasun larri baten ondorioz, 62 urterekin. Euskarazko bikoizketa bultzatu eta sustatu duen figura garrantzitsua izan da, besteak beste, IBAIA Ikus-Entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteko bazkide eta batzordekidea. GOIAN BEGO!

Inoiz ez bezala, euskara entzuteko aukera izan da 2023ko Berlingo Nazioarteko Zinema Jaialdiko sail ofizialean: Estibaliz Urresolaren opera prima Urrezko Hartza irabazteko lehian aritu da. Horrez gain, aurki ospatuko den 26. Malagako Jaialdiaren itxiera ekitaldian emango dute 20.000 especies de abejas filma. 

Zuzendari arabarraren bigarren film luzeak euskal mitologia ardatz duen ekoizpen epikoa pantaila handian ikustera bultzatu ditu  ikus-entzuleak. 112 kopiarekin iritsi da Hego Euskal Herriko, Kataluniako, Galiziako eta espainiar lurraldeko zinemetara, eta euskaraz errodatutako ekoizpen batek inoiz izan duen estreinaldirik arrakastatsuena bilakatu da. 

Links to ganbara.eus (2)