berriataldea.net - BERRIA Taldea

Example domain paragraphs

BERRIA herri ekimenez sortutako euskarazko egunkari nazional multimedia bat da, eta, ikuspegi horretatik abiatuz, Euskal Herriko eta munduko errealitate askotarikoak jaso nahi ditu.

Komunikabide honen eginkizun nagusia kalitatezko informazioa ematea da, berehalakoa zein arnasa luzekoa, egiarekin engaiatua, ikuspegi kritikoarekin eta independentearekin. Informazio landua eta fidagarria zabaldu nahi du, eta, gertakizun hutsez haratago, aktualitatearen ertzak aztertu eta errealitateen zergatiak arakatu. Hori da informazio eskubidearekin, adierazpen askatasunarekin eta irakurlearekin daukan erantzukizunaren muina.

Euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko eguneroko lanabes bat da BERRIA, eta izaera, adin eta jatorri guztietako euskal hiztunen elkargune izateko sortua da, baita euskalgintzaren eta kulturgile euskaldunen plaza izateko ere.

Links to berriataldea.net (1)