mendipitxinkolore.blogspot.com.es - MENDIKOLORE

Example domain paragraphs

     Duela bi aste izan ginen hemen, Espata eta Bacún igotzen. Orduan ikusi genuen elur gutxi zegoela Somola Bajo aldean. Inguru hori ezezaguna da guretzat eta mendi txikienetik hasteko ordua da. Horrela ba, berriz etorri gara Fuente del Paco gainean dagoen aparkalekura (1240m). 2023-04-09 da eta elurra egin gabe jarraitzen du. Beraz, animatu gara. Kranpoiak hartu ditugu badaezpada.

Aspalditik genuen buruan hau. Izasek ez du inoiz igo Eskillaren bidetik, eta ezagutzea nahi du. Baina, noski, ez dugu nahi egunean egitea behetik gora eta jetsi. Duela urte asko horrela egin nuen nik, baina orain astekaria iruditzen zaigu. Arazoa, aterpea da. Beti dago beteta. Eta eguraldia ere lagun behar dugu. Astroak lerrokatu behar dira.

Hurrengo egunetarako eguraldi ona dago iragarrita. Nahiz eta web gunean aterpea egunero beteta dagoela ikusi, 23an aterpera deitu eta apur bat itxaron ondoren, 24rako birentzat tokia dagoela esan digute. Hara ba, badirudi astroak lerrokatzen hasi direla... Badakigu 3 egun lehenago elurra egin duela tontorretan, baina telefonoz, bide arruntetik arazorik ez dugula izango esan digute... Eskillaretan, ideiarik erez...Hortik ez doa inor! Ea ba...